XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zergatik egin dugu honela?.
- Sarritan esaten dugu haurrak espresio idatzia txarra duela.
Hau lantzeko teknika batzuk eman behar ditugu; gure ustez, teknika hauek kontestu baten barruan ematea da egokiena.
Adib. : Orain arte, ipuinak asko irakurri, entzun, kontatu izan dituzte, baina, 6-7-8. mailatan haurrak abstrazioa lortzen ari dira eta aztertzeko gaitasuna dute.
Ipuinak aztertu ondoren (elementuak, idazteko forma...) haurrek egindako ipuinak nahiz ahoz, nahiz idatziz
- Haur bakoitzaren kreatibitate maila desberdina da, batzuk erraztasuna dute idazteko, beste batzuk ez.
Erraztasunik ez duten hauek, teknikak emanez, kapaz izan behar dute idazmen maila minimo batetaraino iristeko.
- Genero literario desberdinak irakurri eta aztertzen doazen eran, testu egokiak erabiliz gero
- Ulermena.
- Hiztegia.
- Elementu garrantzikoen bereizketa.
Adimena.Estiloa landuz goaz.
- Ez daukagu beti liburuetatik hartutako testua erabili beharrik, haurren idazketaz ere balia gaitezke.
- Testuak egokiak izan behar dira; aztertzeko erabili behar baditugu, motzak hobe, eta zentzu osoa dutenak.
Zatiak baldin badira, aurrez, sarrera bat beharko dute, zatia obra osoaren barruan lekutzeko.
- Ulermena lantzeko ampgt; isilean (hobeto ulertzen da). Irakurketa espresiboa ampgt; ozenki.
Ozenki irakurtzen ari direnean, ez moztu akatsak konpontzeko, hobe da grabatzea eta bukaeran akatsak konpontzea.
- Gaizki irakurtzen duen haurra ez behartu denen aurrean ozenki irakurtzera, berak nahi ez badu.
- Bakoitzaren erritmoa errespetatu, arintasuna segurtasunarekin iritsiko da.
- Modelo on bat edukitzea ona denez, grabazioak entzutea komenigarria da.
Irakasleak irakurtzea ere ona da.
- Testu bat zatika haur desberdinen artean irakurtzen ari badira, garrantzizkoa da zatiketa ondo egitea.
Puntutik puntura ez moztu, haur bakoitzari zentzuzko zati bat irakurtzen utzi.
- Ahal bada, testuak garaian gertuko idazleenak izatea komeni da, zeren eta, idazle hauen hizkuntza, ezagunagoa zaio haurrari, orain dela mende batzutako batena baino.